Ongi etorriak AMAIUR STREET ESCAPE jokora!

Ezagutu Amaiur modu bakar eta zirraragarrian AMAIUR STREET ESCAPE - Altxor Izkutua esperientziarekin. Kaleetan barrena ibiliz, taldean enigma eta erronkak gainditu beharko dituzue, Baztango historia eta kulturaren magia biziz.

 

Zer egin Amaiurren? Baztanen plan dibertigarri baten bila bazabiltza, AMAIUR STREET ESCAPE aukera ezin hobea da. Familientzat-haurrekin, lagun-taldeentzat edo bikoteentzat aproposa da, abentura, ikaskuntza eta dibertsioa uztartzen dituen esperientzia interaktiboa eskaintzen baitu.

 

Baztanen plan dibertigarria bizitzeko prest? Zatoz Amaiurrera eta ezagutu bere sekretuak abentura zirraragarri honetan!

NOIZ

Larunbat, igande eta jai egunak.

Beste egun/ordutarako  jarri harremanetan hemen

Euskaraz eta Gaztelaniaz

IRAUPENA

 90 min. gutxi gorabehera.

Ez dago denbora mugarik

TALDEA

2-6 pertsona

Talde haundientzako,

jarri harremanetan hemen

PREZIOA

5€ pertsona (Gutxienez 15€ taldeak)

<12 urtez doan

TALDEAN JOLASTU ETA DIBERTITU

Bikotean, lagunartean edota familiarekin

jokatzeko plan aparta. 

Ausartuko zarete?

ENIGMAK ETA ERRONKAK EBATZI

Lan taldean enigmak konpontzeko zure gaitasuna frogan jarri.

Ongi pasa bete-betean!

AMAIURKO SEKRETUAK EZAGUTU

Inoiz ohartu gabeko herriko txokoak arakatu.

Zer ezkutatzen du Amaiur herriak?

Ohiko galderak

Mugikor bat behar da jolasteko?

Bai. Jokoa garatu ahal izateko, jokoaren kandadu digitalak izango diren QR kodeak eskaneatu behar dira.

Taldean jolastu beharra da?

Bai, esperientziaz guztiz gozatzeko 2 eta 6 laguneko taldeak osatzea gomendatzen da. Jende gehiago bazarete, taldea ordutegi desberdinetan banatu dezakezue, horretarako jarri gurekin harremanetan hemen

 

 

Haurrentzako egokia al da?

Jokoa helduentzat pentsatuta dago, baina haurrentzat edo nerabeentzat ere oso dibertigarria izan daiteke. Gomendatutako adina 8 urte edo gehiagokoa da.

Ibilbideak zailtasunik al du?

Ez, jokoa Amaiur herri-eremuan zehar gertatzen da, beraz, jolasten duzun bitartean paseatzea baino zailtasun gehiagorik ez dauka.

Ba al dago denbora mugarik jolasteko?

Ez, jokoa erreserbatutako orduan hasi ondoren, talde bakoitzak bere joko-erritmoa ezarriko du, bukatzeko inolako denbora mugarik gabe.

Zer gertatzen da proba bat ez badugu ebaztea lortzen?

Uneoro izango duzue jokoan bukaerara iritsi arteko laguntza eta erantzun guztiak eskuratzeko aukera.

Harremanetan jarri

Galderarik al duzu Amaiurko kaleetan egiten dugun ihes jokoari buruz? Jarri gurekin harremanetan beheko formularioa erabiliz!

Kokapena

AMAIURKO ARKEOLOGIA ZENTRO-MUSEOA

Etxeberria etxea, kale Nagusia, 31715 Amaiur (Baztan), Nafarroa

Nortzuk gara

AMAIUR STREET ESCAPE- Altxor izkutua - Baztan bailaran kokatuta dagoen Amaiur herri ederrean jokatzeko kale ihes-jokoa da. Gure helburua ingurune magiko honetan abentura ahaztezin bat bizi nahi duten guztiei; emozioz, misterioz eta dibertsioz ​​beteriko esperientzia ezberdin bat eskaintzea da. Jolas hau Amaiur eskolako guraso elkarteak sortutako ekimena da eta zure parte-hartzearekin herriko eskolako jantokia mantentzen lagunduko duzu.