Amaiur, 1522. urtea. 9 eguneko erresistentzia gogorraren ondoren gaztelua errenditu egin zen. Beren lurraldea eta nortasuna defendatzen zuten nafar fidel horien patua ezberdina izan zen, batzuk preso hartu edo guduan hil egin ziren eta ni bezala beste batzuk setiotik ihes egitea lortu genuen. Gazteluaren suntsiketaren lekuko izan nintzen, baina lehenik han gordeta zegoen altxorra nerekin eraman nuen; horrela hasi zen nire kondaira...


Herrian egindako azken lan arkeologikoetan pieza interesgarri asko aurkitu dira, horien artean, medailoi itxurako pieza bat. Arkeologoek, zaldun horrek izkutatu zuen altxorra erekitzeko giltza enkriptatua dela uste dute eta herritarren laguntza eskatu dute deszifratzeko.

Lagunduko diguzu?

JOLASA

 

AMAIUR "Altxor Izkutua" ihes-jokoan Amaiur herriko kaleetan zehar murgilduko zara. Herrian egin diren azken arkeologia lanetan aurkitutako medailoi itxurako pieza enkriptatu bat deszifratu behar da. Medailoi honek altxor bat ezkutatzen duela uste da. Bila ezazue!
 
Jolasa euskaraz zein gaztelaniaz dago eskuragarri.

JOKALARIAK

 

Jolasa 2 eta 6 lagun arteko taldeentzat da. Familia, bikote edo lagun taldeentzako aproposa. Zuen erritmora joan zaitezkete, denbora mugarik gabe, inguruaz gozatuz eta Amaiur herriko txokoak ezagutuz.

Gomendatutako gutxieneko adina 8 urtekoa da.

Talde handietarako, jar zaitez gurekin harremanetan  hemen.

IBILBIDEA

 

Jolasa Amaiurko arkeologia zentro-museoan hasten da, bertan egiten da jokoaren harrera.

Jokoaren ibilbidea herrigunearen barruan da. Herriko kaleak gordetzen dituen sekretu hoberenak ezagutzeko aukera izango duzue; ezkutuko txokoak arakatu eta garaipenera eramango zaituzten arrastoak aurkitzen dituzuen bitartean.

Jokoaren iraupena gutxi gorabehera 90 minutukoa da.


IKUSI TRAILERRA